Joan den ostiralean, azaroak 6an, EAJ-PNV, EhBildu, Irabazi, ELA, LAB eta Kurpilen babesarekin erregistratu genuen Donostiako Udaletxean mozioa azaroaren 26ko Udal Batzarrean (Mikel Zabalza atxilotu zuten egunaren 30. urteurrenean) irakurri, tratatu eta onartu dadin.
Atzo, azaroak 13 ostirala, Udaletxeko Langileen Batzordearen azaroko ohiko bilkuran LABek aurkeztutako gai ordenaren 5. puntuan Donostiako Udaleko Langileen Batzordeak (ELA, LAB eta CCOO -24tik 22- bozkekin alde, ErNEk ez zuen bozkatu) Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak luzatuko gonbiteari baiezkoa eman zion; hau da, hartutako ekimenaren alde egingo duela eta Herri Ekimenaren mezua eta ekintzak udal langileriari luzatuko duela onartu zuen.